Kaixo kuadrila,

Ni, Beltxiki katua izanda, mila esker eman nahi dizkizuet aurten ere Korrikan parte hartzeagatik eta egindako esfortzu handiagatik.

Dakizuenez nire bizitza gogorra izan da baserritarrek menditik bota nindutelako saguak harrapatzen ez nituelako. Zorionez Bilbora heldu nintzen eta MADRE DE DIOS IKASTETXEA ezagutu nuen. Hemen, Ikastetxe honetan harrera oso ona izan nuen ume guztien partez, nire hizkuntza (euskara) primeran lantzen duzuelako eta oso gustora sentitzen naizelako.

Nire gurasoak (eskolako andereño eta maisuak diren horiek) oso lan ona egiten ibili dira urteetan zehar euskararen alde egiten, guk, euskaldunok hizkuntza honi esker munduko kultura berezienetako bat bilakatu garelako eta horretaz harro sentitu behar garelako.

Aurreko egun hauetan Korrika 10 egunetan zehar gure artean izan dugu, baina bizitza guztian zehar euskararen alde egiten jarraitu beharko genuke gure euskaldunon nortasuna lantzen jarrai dezagun.

Madre de Dios Ikastetxeak oso aurrera pausu handiak eman ditu urteetan zehar, gaur egun dugun euskara maila ez da lortu ixilean ibili garelako, baizik eta gure artean eta mundutik zehar milaka urteetan hitz egin den hizkuntza hau gurekin eraman dugulako.

Aurrera egiten jarraituko dugu eta guztion indarrez gure hizkuntza bizirik jarraituko du:

Atera euskara plazara!

Izan zaitez hiztun eta ez beldur!

Jardun eta jardun guztiona egin daigun!

HARRO HERRI KORRIKA!

GORA EUSKARA!!!

Sinatuta:

Beltxikiren gurasoak eta BELTXIKI