Azaroak 25,26,29 eta 30 egunetan zehar Madre de Dios Ikastetxeak eta Eurest taldeak Bizkaiko Elikagai Bankuko “Bilketa Erraldoira” gehitu gara. Gure ikasleen, familien eta lankideen parte hartzeari esker elikagaiez betetako hiru palet lortu ditugu gure inguruneko beharrizan gehien dituzten horientzako doazenak. Oinarri boluntariotza taldeko laguntza ezinbestekoa izan da bilketan zehar.

Halaber, Eurestek eragin biderkatzailea du, dohaintzan jasotako guztia bikoiztu duelako. Taldeak 33 tona elikagai eman dizkio jadanik FESBALi #GrowFoodBanks ekintzaren bidez. Ikastetxetik urtez urte hartzen dugu parte ekimen honetan kantitate honek gorantza egin dezan, gure errealitate sozialarekiko enpatia eta balore solidarioen garapena oso aberasgarria baita hezkuntza elkarte hau osatzen dugun guztiontzako.

 
Eskerrik asko!