DBH 4. mailako Ekintzailetzako ikasleak Javier Conde eta Jon Salvador kirolariekin batu dira, garatzen ari diren produktu bat aurkezteko. Helburua, kirol ekitaldien janari eta edarien horniketaren eragin inpaktua ingurumenean gutxitzea da.
Bi korrikalariak, proba atletikoetan parte hartzen eta horiek antolatzen adituak, ekarpen oso baliotsuak egin dizkiete haien diseinurako baliagarriak izango direnak. Eredua Javik eta Jonek probatuko dute haien Maratones Solidarios deituriko erakundearen hurrengo erronkan. Hau, San Juan Gaztelugatxen egingo da eta baselizaren inguruan osatuko dute maratoia.