Madre de Dios Ikastetxeak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria eskuratu du. Eusko Jaurlaritzak emandako titulu horrek eskola jasangarriak eta berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren aldeko apustua aintzatesten ditu.
Eusko Jaurlaritzaren 2030 Eskola Agenda Programan parte hartu duten Euskadiko 13 ikastetxeen artean egon gara.
Toñik, Endikak eta DBHko 3. mailako Uxue Barcena eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako Uxue Pombo ikasleek Aitor Aldaroso Ingurumen Jasangarritasuneko eta Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordeen eskutik jaso dute aintzatespena, Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariarekin batera, ekainaren 4an, asteartean, Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia) egindako ekitaldian. Ekitaldiaren argazki batzuk utzi dizkizuegu.