Hainbat proiekturekin batera, ikastetxean abian dugun ekimen berritzaileetariko bat aurkezteko asmoz joan ginen Madrilera, SIMO EDUCACIÓN 2018 ekitaldira. IFEMAk EDUCACIÓN 3.0-rekin batera antolaturiko jardunaldi teknologiko honek hezkuntza zein irakaskuntzan diharduten maila handiko hainbat eragile bildu ditu. ‘Hezkuntza berritu mundua aldatzeko’ (‘Innovar en Educación para transformar el mundo’) gaia landu duen @SIMOEDU_ 2018, Estatuko Hezkuntza-Azokarik garrantzitsuenetarikoa da; aurten bosgarren aldiz egin da, azaroaren 13tik 15era bitartean.
Madre de Dios Ikastetxea ezin izan da bertara joan barik geratu; izan ere, @AMCO_Iberiak gonbidatu egin gintuen, ekitaldian Think maker ingurumen-erronkei aurre egiteko giza eta teknologia ekintzailea den proiektua aurkeztera. @EdInnoEcosystem standean agertu genuen gure proiektua, hara interesaturik hurbildu ziren guztien aurrean.
STEAM gaitasun-arloa abiapuntu duelarik, proiektuak ekimen teknologiko sortzaile eta berritzailea sortu eta eratu gura du, talde koperatiboak oinarri izanda, giza eta ingurumen arazo egiazkoei irtenbidea emateko.
DBHko 1.mailako ikasleek, adimen sortzailea sustatzen duten teknikak erabiliz (Desing thinking), bere zailtasunagatik beste era batean azaltzeko korapilatsuak diren kontzeptuen ulertzea eta bereganatzea irudikatzen dute, eta ideiaren eta bere aurkezpenaren eredu benetakoa agertzen die beste taldeei.
Azkenik, tetrisean jolastu genuen Makey Makey-rekin.