Iritsi da erabakia hartzeko garaia:
Ondo dakigu 2.batxilergoko ikasturtea motza bezain gogorra izaten dela, bere helmuga ekainean (8,9 eta 10) burutuko den selektibitatean daukan sprint antzeko bat izanik. Ondoren, uztailaren 16 eta 31 bitartean burutuko da sari banaketa, zeinetan aukeratutako unibertsitatean zein graduan matrikulatzeko ateak irekiko zaizkien, nahia eta ahal izanaren arteko oreka antzeko bat alegia.
Ikastetxean badaukagu egoera horren berri eta horra iristeko orientazio programa landu bat erabiltzen dugu, hainbat fasetan argi bereiziak. Lehenengo hiruhilekoan hasten da prozesua, zeinetan barne hausnarketa bat bideratzen den, kontzientzia hartu eta norberaren gaitasun eta lehentasunen arteko ezagutza izateko. Horretarako orientatzailearen eta tutorearen esku hartzea ezinbestekoa izaten da.
Bigarren fasean, aldiz, zuzeneko informazioa jasotzeko aukera izan zuten gure ikasleek, unibertsitate zein formakuntza-zentroek gure inguruan zuten eskaintza hurbiletik jarraituz. Lehenik eta behin Unitour deituriko azoka bisitatu genuen eta ondoren, urtarrilaren 17tik 21era ikastetxean bertan saio bereziak egin genituen modu jarrai batean. Madre de Dios Ikastetxean bertan, 4 unibertsitate eta 3 formakuntza zentroren bisita jasotzeaz gain, arlo ezberdinetan espezializatutako 10 profesionalen esperientzia pertsonalean murgildu ziren gure ikasleak. Honi jarraituz, EHU-k Sarrikon prestatuta daukan gradu ezberdinen azokara ere gerturatuko gara.
Martxoan izango da erabakiak hartzeko lehen momentua. Gure ikasleei EHU-ak kudeatzen duen Sarbidea izeneko aplikazioan sarrera emango diegu, zeinen bitartez selektibitate frogarako matrikula eta beraien gradu aukeraketa egingo duten. Pauso honetan, bai ikasle zein familiekin hitzaldi ezberdinak antolatzen dira orientazio taldearen bitartez erabaki horietan gure laguntza eskeintzeko. Gainera, hilabete horretan zehar, ikasleei asko gustatzen zaien ekitaldi bat burutzen da ikastetxean bertan, “erabakiaren foroa” deiturikoa. Bertan ikastetxeko ikasle oihek bisitatzen gaitutze beraien esperientzia kontatu eta hartutako erabakiekin izandako jarraipena bertatik-bertara partekatzeko.
Datak gerturatu ahala kezka ugari sortu daitezkeela jakin badakigu eta horregatik ikasleengandik hurbil jarraituko dutela uneoro beraien tutoreak zein orientatzeak, galdera horiei erantzuna emateaz gain hain beharrezkoa duten konfiantza transmititu eta erabakien aurrean beldurra kentzeko asmoz. Hala ere, argi dago ikasketa prozesuan tinko mantendu behar direla gure neska-mutilak, ereiten den haziak bere frutua eman ohi duelako. Esperientzia honen azken sprint-ean sorterik onena opa dizuegu!