Hezkuntzaren aliatu handienetako bat teknologia da. Ikasleak motibatzen dituen baliabide bat da, oztopoak kentzen dituena, etorkizunerako prestatzen dituena… Hala ere, edozein tresnak bezala, etorkizuneko erabiltzailearentzako egokitzapena eskatzen du. Eta urrats horretan DBH 1eko teknologiako ikasleak sartuta daude. Arlo horretatik lengoaia konputazionala landu dute Scratch-ekin jokoak programatuz eta Arduinoren elektronikan sartu dira Makey-Makey-rekin aginteak sortuz.

 

“Aktibitate hau asko gustatu zaigu. Jolasteko, ikasteko aukera  izan dugu, baina, batez ere, zailtasunak dituzten beste pertsona batzuei lagundu ahal izan  dugu.

(Enaitz, Jon eta Aitor DBH 1.)

Ikastaroa hastean erronka planteatu zitzaien: hadware inklusibo bat sortu behar zuten, mugitzeko zailtasunak edo desgaitasunen bat zuten pertsonek erabil zezaten. Hau da, zehazkiago, Pedrorentzat, gure ikastetxeko ikasle batentzat,  aginte eta bideojoko egokitua egin dituzte. Pedrok oinak guk eskuak bezain trebe erabiltzen ditu. Pedro bere ingurura egokitu behar izan da beti; hala ere, oraingo honetan, bere ikaskideak zerbait zoragarria egiten ari dira: ingurunea egokitu egin da, bera baizik. Andoni deitutako irakaslearen hitzetan: “Pedrok gaitasun pilo bat dauzka eta Play Stationeko aginteaekin ezin ditu garatu, baina ikaskideek sortutakoekin, bai.

 

Guztiek ikastetxean parte hartzeko modu bat da. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte har dezakete, beste pertsona batzuen lekuan jartzen ikas dezakete, lor dezaketenarekin harritu daitezke eta, batez ere, goza dezakete.

 

“Proiektu honekin benetan sortzen ari gara. Adibidez, teklatu bakoitza desberdina da, guztiok pentsatu dugulako zer egin genezakeen funtzionatzeko. Pedrok jolastea lortu dugu aluminio zati batzuekin. Ez zitzaigun inoiz bururatuko. Bakoitzak aginte bat sortzeko eta Pedro zoriontsu egiteko aukera izatea izugarria da”

(Alain DBH 1.)

 

Guztientzat une paregabea da.

DBHko 1. mailako ikasleak hunkituta daude. Pedro ezagutzen dute, benetakoa da, zer behar duen eta egunero nola moldatzen den ikusi dituzte. Pozik daude laguntzeagatik eta zerbait erabilgarria egiteagatik. Haiek bizitzan zein den bere erabilera ikus dezakete.

Pedrorentzat zer esan, ikaskideen sorkuntzak probatzeko unea iristen dela entzuten duenean, aurpegia aldatzen zaio. Jolasteko aukera du hankekin erabiltzeko aginte egokituekin. Halaber, agintea eta bideojokoa baloratu behar ditu eta nola hobetu dezaketen adierazi behar die. Berak, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasle batek, erabiltzaile-esperientzia eman behar izan die. Horrela, bere ikaskideek bere egoerarekin hobeto enpatizatu ahal izan dute eta Pedrok, behin prototipoa eta testak eginda, hobekuntzak erakusteko aukera izan du.  Horrela, bera prozesuan sartuta dago.

 

Lan ona egin dute. Jokoa eta aginteak hobetu dituztenez, nik joka dezaket

(Pedro LH3)