Pasaden apirilaren 13an, 1. batxilergoko ikasleak Bilboko Udaletxeko laborategira joan ziren Helena García Labeaga eta Begoña Pérez Lezana irakasleekin.
Laborategi hori Harino Panadera zen fabrika zaharrean dago kokatua.
Bisita horretan ikasleek bi tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten:
- ADNaren estrakzioa
- Sustantzien errekonozimendua
Funtzionamendua ikusteko aukera izan zuten baita zertan datzan eguneroko lana bi laborategietan, bata mikrobiologia eta bestea Kimika.
Esperientzia interesgarria eta positiboa izan zen, horren erakusgarri da aurreikusitako ordua baino ordubete eta erdi gehiago luzatu zela bisita.
Ikasleek modu aktiboan hartu zuten parte tailerretan, galderak etengabe eginez eta alde praktikoa aurretik landutako Kimika eta Biologia arloetako ezagutza teorikoarekin erlazionatuz
Laborategi batean lan egiteko edo praktikak egiteko beharrezkoak diren eskakizunak ezagutzen interesatu dira.
Plazerra izan zen haiek laguntzea, solasaldietan eta asmoetan parte hartzea eta uneoro euren jarrerekin erakutsi zuten heldutasuna.