Bai bidai interesgarria eta dibertigarria bizi izan duguna bederatzigarren edizio honetan.
Aurten Burdeos, Futuroscope parkea, La Roche Courbon eta Chenonceau gazteluak, baita La Rochelle eta Tours hiriak ere ezagutu ditugu.
Praktikan ipini dugu dakigun frantsesa, pentsatzen duguna baino gehiago, eta gure ondoko lurraldearen historiaz eta kulturaz gozatu dugu, giro ezin hobea gure artean.
Mila esker posiblea egiten duzuenoi!