Joan den ekainaren 13, 14, 15 eta 16an, frantseseko 30 ikaslek lau eguneko murgiltze linguistikoaz gozatu zuten Frantzian. Frantzia 2023 bidaiaren hamaikagarren edizioak Nouvelle-Aquitaine, Vienne eta La Charente-Maritime lurraldeetara eraman gituen, gure ikasleek ezagutzen ez zituzten eskualdeetara.
Joan eta etorri, derrigorrezko geldialdia egin genuen Bordeauxen, UNESCOren munduko ondare izendatutako hirian. Bertan, tren turistiko bat jarri genuen, bere monumenturik enblematikoenak bisitatzeko, eta Place de la Bourse parean dagoen “ur-ispiluan” plapoteatu genuen. Azkenik, azken egunean, noriara igo ginen eta shopping egin genuen rue Sainte-Catherine-n, Europako oinezkoen kalerik luzeena (1,2km luze).
Bigarren egunean, bisita gidatu interesgarria egin genuen La Roche Courbon ‘-eko Châteaura, bertako lorategietan pike-nique bat egin ondoren, kostaldera hurbildu ginen Arroxela eta bertako akuarioa ezagutzeko. Arratsaldean, ikasleek une crêpe bretonne ‘dastatu ahal izan zuten hiriko lekurik enblematikoenetako batean, portu zaharrean, bertako dorre izugarriei begira.