Ikasleen bilgunea
Liburutegia 13:30etatik 17:30etara dago zabalik. Ordutegi honetan erabilera ezberdinak izango ditu, ostiral arratsaldeetan izan ezik, itxita baitago. 14:30etatik 16:30ak arte ikastetxeko gela pedagogikoa izango da. 13:30etatik 14:30ak arte eta 16:30etatik 17:30ak arte ordea, Ludoteka da.
Ordutegi honetan zehar ikasleen hainbat jarduera daukate aukeran:
Jarduerak
- Ikasketa pertsonala: ikasleak bakarrik edo taldeka hurbil daitezke klaseko zereginak eta lanak egitera.
- Laguntza bidezko ikasketa: ohikoa da irakasle batzuek ikasleei laguntza eskaintzea, klaseko egitekoak osatzeko.
- Ipuinak pegatinekin: ipuinak pegatinen bidez osatzen dituzte hiztegia landuz eta haiek ere istorio berriak sortzen dituzte.
- Antzar jokoa: klasiko bat, baina irakurmenarekin erlazionatutako probak ditu, horiek gainditzeko jolas moduan irakurtzea beharrezkoa da.
- Mastermind: hitzak asmatzeko jolasa. Hiztegia lantzen da.
- Ginkana: pisten bidez aldizkarietan informazioa bilatzeko jolasa.
- Audioipuina: ipuin sinpleak dira betiere ikus-entzunezko euskarriarekin.
Liburuen mailegu zerbitzua
- Bazkide izanda, liburuak maileguan hartzea posible da. Funtzionamendua edozein liburutegiren antzekoa da. Bazkide izatea beharrezkoa da 2€ ordainduz. Dirua, materialaren mantenura bideratua izango da eta 10 eguneko epea dago liburua berriz ere liburutegira bueltatzeko.
- Liburutegiko materiala hartu nahi baduzu, bazkide egin behar zara argazki bat eta datu pertsonalak entregatuz eta 2€ ordainduz.
Arauak
- Liburu bat erabili ondoren bere lekuan utzi, ez baduzu bere lekua gogoratzen galdetu.
- Liburutegiko materiala ondo zaindu guztiok erabili ahal izateko.
- Etxera eraman nahi duzun materiala liburuzainari jakinarazi.
- Liburutegiko bazkide egin zaitez, horrela etxean erabili nahi duzun materiala har dezakezu.
- Etxera eramandako liburuak garaiz bueltatu.
- Liburuekin, aulkiekin etab. ez egin zaratarik.
- Liburutegian ezin da jan, horretarako jantokia edo patioa dago.
- Ez egin korrikarik, horretarako patioa dago.
Ordenagailuaren erabilera egokia
- Lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta baimendutako jokoekin jolasteko.