Atzo asteazkena, abenduak 12, Sor Begoña Naberanek, Miren Maite Alonso Arana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordearen eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko “A” saria jaso zuen. Eusko Jaurlaritzaren aintzatespen hau, Euskaliten bitartez, Euskadiko kudeaketa-arloko enpresa eta erakunde aurreratuenek lortzen dute. Sari hau, harro sentiarazten gaituen lorpena da eta are gehiago gure hezkuntza-lanean jarraitzeko ilusionatzen gaituena, kalitatezko hezkuntza eskaintzeko, gure ikasleen garapen integrala jarraitzeko gizarteko pertsona gizatiar, kristau eta zoriontsuagoak prestatzeko.
dig