Guggenheim museotik abiatuta, ikasleek eta irakasleek giza katea eratu genuen Zubi Zuri eta Arrupe Zubien artean. Horretaz gain, eta megafonia itzela izan zela bide, ekitaldian aurkezleek ikasle bertsolariei eman zien tartea; halaber, dantzaldiak eta flashmob bat ikusteko aukera ere izan zen.
Amaitzeko, denok elkarrekin Esne Beltza taldearen EUSKARAZ BIZI NAHI DUT abestia dantzatu eta kantatu genuen.
Zorionak guztioi, eta ea euskara 365 egunetan erabiltzeko konpromisoa betetzen dugun, hori baita gure erronka.
Hona hemen euskararen egunean Bilboko ikastetxe zenbaitek antolaturiko ekitaldiaren argazkiak.