Madre de Dios Ikastetxeak hezkuntza- eredu berritzailea eskaini gura izan die familiei betidanik. Urteek aurrera egin ahala,  gure proiektuak erantzuna eman nahi izan die gizarteak, eta bereziki hezkuntzak izandako aldaketei, hasieratik finkaturiko helburuei eutsiz.

Madre de Dios Ikastetxeak, bada, ikuspuntu horretatik begiratzen dio etorkizunari, itxaropen eta aukera berriekin. Helburu hori kontuan izanik ekin diogu aurten ere 2014-2015 ikasturterako matrikulatze- aldiari, Haur- Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan.

Ikasturte berriari begira,  ziur gaude mundu hobea ageriko zaiguna, bertan bizi garenok zoriontsuak bagara; argi dugu  gaurko umeak etorkizuneko pertsona helduak izango direna, eta eurengan jarritako ahalegin eta indar guztiek onura ekarriko digutena, harturiko ardura eta eginkizunagatik.

ID-10035730

Asmo hori kontuan izanik, neurobiologiaren alde jotzen dugu, ikaste- prozesu eraginkorrerako honako sei eredu hauek erabilita:

  1. Askotariko Adimenak.
  2. Ikasketa kooperatiboa.
  3. Jakintza- Alor Arteko Proiektuak, PBL (problemetan oinarrituriko ikasketa- prozesua) eta Pentsamolde Kritikoa.
  4.  Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologia Berriak eta Sare Sozialak.
  5. Estimulazio Goiztiarra.
  6. Eginez Ikastea.

Eredu hauek ezarri ondoren, zenbait proiektu eta programa eratu dira helburuak lortzeko:

  • Proiektu Eleanitza. Honen bidez, hizkuntzak egunerokotasunean erabiliko dira, hobeto ikasteko.
  • Estimulazio Goiztiarra, etorkizuneko ikasketetan arazorik ager ez dadin.
  • Txandaka Programa, hizkuntzaren garapenaren bitartez , gerta litezkeen hutsuneei aurre egiteko.
  •  Psikomotrizitatea, jolasaren bidez.
  • EntusiasMAT. Programa honek etorkizuna du helburu, eta matematikari dagozkion egoera guztiak normaltasunez bizitzea ahalbidetzen du.

Eredu, programa eta proiektu hauek guztiak Madre de Dios Ikastetxearen oinarri nagusi dira, eta honi eutsi nahi diogu aurrerantzean ere. Denon ardura da helburu hauek egia  bihur daitezen. Egia edo errealitate hori Madre de Dios Ikastetxeak gauzatzen du neurri handi batean.